Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lapak harkaitzetarik deslotzeko erabiltzen zuen eta, atorra azpian, gerrikoari loturik zeraman ganibetaren giderra hunki zuen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 223. orr.
Bi saskiak bete zituzten txangurroz, txirlaz, tentuz, lapaz, itsasbarraskiloz bai eta ostra andana batez ere. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 220. orr.
Beste enbarkazio batean aingura altxatzen ari ziren, itsas belarrak eta lapak nabaritzen ziren kate handian itsatsirik. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 405. orr.
Esaten da bere gorputzaren zatietatik sortu zirela gaur egun itsaso nahiz ibaietan diren izakiak oro, esate baterako: bere begininietatik zapaburuak; azazkal gogorren geruzapean hazi ziren txirlak eta lapak; ileek angula itxura hartu zuten […]. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 17. orr.
Bibi, Joxanekin pega-pega eginda, lapa bat bezala, irribarretsu egon zen gau osoan. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 21. orr.
Baietz esan nion eta lapa bat bezala itsatsi zitzaidan. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 65. orr.
Autopean lapa bat jarri diote. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 64. orr.
Erabiltzeko gidaliburuak, errepide mapak eta «lapa» zioen poto bat ere atzeman zuten iragan hileko miaketa hartan. Berria - Euskal Herria 2004-12-12
Mr. Esku ezezagunek uzten zizkidaten lanaulkiaren gainean, gauez, landareak eta landareak, egunero mota desberdinekoak; guztiak ere etxe-etxekoak ziren, eta ez dakit nola aukeratzen zituzten: tipula, baratxuri, azenario, lapabelar, ahabia, milorri, sahats, salbia, erromero, txakur-arrosa, ipuru. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 162. orr.
Usoak urrumaka bezala eta lapa-belarra bezain mikatz hitz egin zuen Noraren aitak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 76. orr.
Orbela eta lapabelar-hostoak arakatuz Mr. Perryk zerbait topatu zuen bere makilaz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 36. orr.
Gizajo hau gainetik ezin kendurik ibili naiz gaur arte, beti neukan aldean lapa eginda. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 64. orr.