Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haurraren xalotasun xarmangarriak ez zion ordea gezurrik erraten utzi, eta lañoki erantzun zuen: [...]. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 53. orr.
Graxik hain lañoki egin zuen galderak beste emazteak karkailaka hasarazi zituen. Bi gizonak lañoki mintzatu dira elgarren errespetu osoan. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 93. orr.
Ez zen lainoki eta makurrik gabe egina. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 159. orr.
Pobreez inguratua, sofrikario eta nigarren erdian bere saria kausitzen du lainoki. Herria 2005-04-21
Alta, lañoki idazteak ez dakartza hizkuntzaren zentsura edo pobrezia. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 9. orr.
Bere esperientziaren berri eman zidan lañoki eta xeheki. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 148. orr.
Iragan da beraz, eta arras lañoki, lurralde-bozen lehen itzulia. Herria 2004-01-08
Bozak ez direla batere lañoki joan, alde batetik agertu konduak ez direla nihundik ere xuxenak izaiten ahal eta bestalde presidentaren aldekoak dena larderia eta mehatxu ibili direla bozak ziren egunean ere ainitz tokitan, jendea kasik bortxatuz beren hautagaiaren alde bozkatzerat. Herria 2005-09-15
ahal bezen lañoki (8); lañoki eta sanoki (8); lañoki iragan (6); sanoki eta lañoki (3)