Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

laño (orobat laino g.er.) 1 izond laua, apala, bakuna.

Hura gizon xehea eta lañoa da eta, gure iduriko, konturatu gabe mintzatu dateke bazterretan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 24. orr.

Haur laño eta herabeti batek.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 337. orr.

Gero bi fraide, txekiarrak, Prémontés, nik uste bat xaharra, biziki ederra, 72 urte, xuxen xuxena zegoen, ona, lañoa, zuhurtziaz betea, irri xuri bat ezpainetan, enetzat zinezko anaia.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 82. orr.

Ikus ordea zein xaloa eta lañoa naizen!     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 218. orr.

Bere izaite laño eta toles gabekoarekin.  Herria   2005-09-01

Haren begi handi lañoak apalaraztea.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 227. orr.

Bihotz oraino onest eta laño bat seduzitzera entseiatzen den lehena.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 522. orr.

Irribarre laño batez agurtu nau.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 264. orr.

Denborak gupidarik gabe hondatutako zoriontasun apal eta laño hura guztia.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 23. orr.

Bere hitz lañoak.  Herria   2002-10-17

Haatik urteburu hori ez da bakerik lañoenean ospatu : Errusiarekin dituzte beste nazioneek beren tripako minak denboraren buruan.  Herria   2005-05-12

Lañoegia, kaltegabeegia zen, nolabait errateko.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 29. orr.

Beldur naiz euskal gaietan gauzak ez diren denak xalo eta laño, bizitzaren tolesgabetasunaren eskutre.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 35. orr.

• 2 adlag bare, lau.

Itsasoa franko laño zegoen, nahiz, batzuetan, uhin haguntsuak biziki gora altxatzen ziren.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 159. orr.

3 laño-laño adlag

-Pastel bat egin dezakezu -esan zion laño-laño.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 211. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lañ lañ o (3); o dago (3); o lañ

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus