Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
lantzer iz ipar langarra.
Man-en larru beroak Graxirena farrastatzen zuenean, uste zuen larrazkeneko zein udaberriko lantzerra hasten zela, euri malko xehe eta finez bazterrak astinduz, arteka bedera amultsuki urez emokatuz, idorte mehatxuari arre ozenka. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 145. orr.
Konplexuek labakitu neskari, hedoiak euritzen ziren uneak amodiozko lantzer-izpi iruditzen zitzaizkion. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 137. orr.