Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lantzean behin bertan egiten dut lo, baina gehienetan bera etortzen da gurera. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 162. orr.
Lantzean behin, ni nengoen aldera begiratzen zuen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 148. orr.
Lantzean behin, abadea bera etorten zan tabernara. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 56. orr.
Ez daki tutik ere zer esaten ari ote den, baina lantzean behin etenak egiten ditu eta entzuleen adostasun-marmarrak entzuten dira. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 177. orr.
Orain ere, lapurtu egiten dizkiot koadernoak, lantzean behin. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 34. orr.
Ebek Camel kartoiak ekartzen dizkio lantzean behin. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 79. orr.
Mundu zabaleko gainerako hizkuntzetan bezala, aldaera bakarra aukeratu zen honelakoetan, oso lantzean behin erabateko erabakirik hartu ez bazen ere: esan / erran bikotean, esate baterako. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 165. orr.
Eta, lantzean-lantzean, ekaitz euria botatzen zuen, hautsa desagertarazten eta bideak garbiago uzten zituela. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 190. orr.
Zalantza egun batzuk izaten zituen lantzean-lantzean komedianteak. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 67. orr.
Aspaldiko lan hori lantzean-lantzean eten eta berrartua izan da. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 43. orr.
lantzean behin (152); lantzean lantzean (6); oso lantzean behin (6)