Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Emakumeak eten egin zuen bere lanturu tristea eta begira geratu zitzaidan. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 61. orr.
Eztarri urratuak eragotzi egin zizun baita min lantururik txikiena egitea ere. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 38. orr.
Denek batera jalki zuten lanturu alfer bat, eta ondoren sukaldeko ateren batek erantzun zuen. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 126. orr.
Mutila txamarretik libratu zen, lanturuan: -zertara zoaz? Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 132. orr.
Aho hartatik izuzko hitz auskaloko bat irten bazen, urdina eta larria, lanturuzkoa. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 88. orr.
"Brotxea galdu dut - amonaren brotxea", esan zuen Mintak lanturu doinu batekin. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 97. orr.
· Harriagatik edo nire negar lanturuengatik, ez jakin. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 48. orr.
Ostatuko giro berez hitsean ez zuten gaizki eginen lagun galduarendako nire mozkor-lanturuek. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 212. orr.