Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eman iezaiezue lan astunagoa, are lanpetuagoak egon daitezen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 154. orr.
Marta, berriz, lanpetua zebilen etxeko zereginetan. Elizen arteko biblia Lk 10,40
Ez du deus aurkitu, hain dago lanpetua. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 78. orr.
Hara eta hona zebilen jendea, eta oso lanpetuak ziruditen denek. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 39. orr.
-Ez diat ahoa hik bezain lanpetua. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 111. orr.
-Bazakiat Ana gaixoa, praktiketakoa, lanpetu duzuela egun hauetan atal guztia haren gain jarrita. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 181. orr.
-Uztazu, ez zaitut alferrik lanpetu nahi. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 31. orr.
Ilobak espero baino gutiago lanpetzen zuen nonbait. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 213. orr.
Aitatxik maiz lanpetzen zituen Donapaleuko notarioak, gazteluzaintzaren administrazioari loturiko izkribuekin. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 155. orr.
Haien bizitzetan goiasmo berriak nagusitu ziren, aita lanpetuaren bizimolde eta arduretatik urrun. Gizon lanpetua da Olabe. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 90. orr.
Oinezko lanpetu banaka batzuen urratsek hots egiten dute espaloietan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 262. orr.
Gizon lanpetuaren itxurak eginez. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 118. orr.
Giza abaraska lanpetuak diruditen bi geltoki zalapartatsuen arteko parentesia bat: trena abiatu orduko, bidaiariari ahaztu zaio lanera doan ala lanetik datorren. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 16. orr.
Goiz benetan lanpetua izango zuten Agustinak eta Leirek. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 178. orr.
Fisika teorikoaren unibertso lanpetuan paradisurik baldin bazen, Mendebaldeko Europan aurkitzen zen. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 94. orr.
Lanpetu itxuraz aditzen zion kazetariak Gabini sail berriaren eskaintza Beti presaka zebilen, ez zuen inoiz berriketan astirik galtzen, beti lanpetu aurpegia zeukan. «Kuskue tanden», 2004 - 199. orr.
Jostetan lanpeturik, susmatzen dut. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 133. orr.
Emakumea oso lanpeturik dago, hezurrak arrautzak balira bezala jartzen bere koilaran, arretatsu. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 97. orr.
Lanpeturik dago oso. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 95. orr.
Ezar iezaiezue lan astunagoa eta beude lanpeturik. Elizen arteko biblia Ir 5,9
Lanpeturik ibiltzeak on egiten zidan. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 191. orr.
Lanpeturik, ito antzean pixka bat, baina gaizki ez. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 278. orr.
Lisari, senarra lanpeturik eduki nahian, odolkia goizez betetzea bururatu zitzaion. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 406. orr.
Lanpeturik eduki behar nuen neure burua. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 10. orr.
Azken bi egunetan arrunt lanpeturik ibili gara, sobera lanpetu eta nekaturik irakurri edo idazteko. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 157. orr.
Lanpetuta nengoelako itxurak egin nituen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 183. orr.
"Lanpetuta zaude?", galdetu zidan. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 238. orr.
Neskame azal-iluna lanpetuta zebilen egongelan. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 172. orr.
Egunez etxekoandreak eltze artean lanpetuta ibiltzen dira, baina ilunabarrean askotan agertzen zitzaizkion Taibeleri lagunak berriketan aritzera. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 18. orr.
-Lanpetuta zebilek egun hauetan, Zaldibiako gorpuak agertu zirenetik dei mordoa jasotzen ari baita. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 122. orr.
Eguzki eztia, arratsalde-erdiaren baretasuna, erleak lanpetuta lore-zelaian. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 278. orr.
-Lanpetuta harrapatu nauzu, erabat, oraindik ez dut egunkaria hartzeko astirik izan -erantzun zion. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 236. orr.
Baina, behin hara helduta, lanpetuta eduki gaituzte atsedenik gabe. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 140. orr.
gizon lanpetua (4); oso lanpetua (4)
oso lanpetuak (3)
lanpetuegi ibili (4)
guztiz lanpeturik (3); lanpeturik dabil (8); lanpeturik dago (4); lanpeturik eduki (4); lanpeturik egon (3); lanpeturik ibili (7); lanpeturik nabil (3); lanpeturik nago (6); lanpeturik zebilen (6); oso lanpeturik (21); oso lanpeturik ibili (5)
lanpetuta baitzegoen (3); lanpetuta dabil (10); lanpetuta daude (3); lanpetuta ibiliko (7); lanpetuta ibiltzen (6); lanpetuta nabil (5); lanpetuta nago (7); lanpetuta zebilen (7); lanpetuta zegoen (4); nahiko lanpetuta (3); oso lanpetuta (22); oso lanpetuta nago (4); oso lanpetuta zegoen (3); oso oso lanpetuta (3)