Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

lanpas iz etxe bateko atearen kanpoaldean, lurrean, oinetakoen zoruak garbitzeko jartzen den alfonbra modukoa, lodia eta latza.

Oinetako azpiak igurzten ditut ate aurreko lanpasean.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 25. orr.

Giltza sarrerako lanpasaren azpian aurkitu zuen.     «Kuskue tanden», 2004 - 39. orr.

Bat-batean Piramok, lanpasean lotan dagoen tokitik, mar-mar sor bat atera du.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 21. orr.

Dama zahar batek aterako lanpas bat ekarri zuen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 289. orr.

Alfonbra eta lanpas guztiak.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 109. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus