Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
lanparatxo 1 iz lanpara txikia.
Argia itzali eta beheko lanparatxo estalki gorriduna piztu zuen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 124. orr.
Gizonari ahaztu egin zitzaion goiko lanparatxoa itzaltzea. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 124. orr.
Irakurtzen ari zen, oheburuko lanparatxoa bakarrik piztuta. Aitor Arana «Onan», 2000 - 19. orr.
Lanparatxoak dira umeen loa zaintzen duten begiak, ama joandakoan ere erne geratzen direnak. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 48. orr.
2 (hitz elkartuetan)
Darling andreak ohean sartu zituen umeak, gau-lanparatxoak piztu ostean. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 48. orr.