Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
langite iz egitekoa, langintza.
Otordua amaitu bezain laster ordea, oroitu zen, nork bere langitera joateko ohitura zeukan. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 188. orr.
Neronek askotan ikusia dut, laneko aberea, [...] bere langitea bukatu eta, eguardian edo iluntzean, nagusiak pasta, koilaruna edo dena delako tresneria kendu ondoren, zeinen pozik hasten den lurrean iraulka, bere gorputz estutu eta nekatua, lasatu, hazkatu eta gozatu nahian. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 24. orr.