Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ofizio eta langintza askotako gizona izan zen. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 126. orr.
Borreroa izan zen eta ofizioan ondo ikasitakoa, baina inoiz ez zion beste baliorik eta morborik eman egin zuenari: langintza bat zen, beste edozein bezalakoa, eta kito. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 171. orr.
Mirabe izatea ez da langintza bat, esana egitea da; egizu, beraz, hark agintzen dizun guztia. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 10. orr.
Gizakiak bere langintza guztiak Jainkoagatik osabetetzen dituenean. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 30. orr.
Maitasunak bere langintza dagienean, ez egin ihesik ezertan; zarraizkio ekaitzaldian eta berealdian. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 122. orr.
Ordura arte nekazari familiaren baitan egiten ziren bizirik irauteko behar ziren langintza guztiak, eta lan banaketa oso primitiboa zen. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 10. orr.
Zaldunak bere gain hartuko du langintza. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 187. orr.
Beste giza langintza askok bezala, oro har bizitzak bezala, bi polo ditu zientziak bere bidearen mugarri: desiragarri dena eta posible dena. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 13. orr.
Nork bere izaera gordinki bereziaren arabera, Amerika berrasmatzeko langintza hartu zuten beren gain. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 23. orr.
Ontziburuak agintzen zizkidan askotariko langintzetara egokitzen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 53. orr.
Aurreikusirik ez dituela diruz berdinduko ezta langintza horretan sartu ziren orduak berak ere. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 61. orr.
Mahomak berak ere ez zuen aurrera eramango bere langintza, baldin eta Mekara jaurti izan ez balute eta salneurria jarri haren buruari. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Baina ez al da aski naturaren langintzei begirada arin bat botatzea, berarentzat desegitea sortzea bezain beharrezkoa dela ikusteko? Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 183. orr.
Eraiki zuten autobidea -langintza bikaina inondik ere- eta, hain justu ere, ehun eta berrogeita hamar metro doi-doi zeuden autobiaren eta landetxearen artean. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 49. orr.
Zahartzea bera ere ez da langintza dotorea. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 17. orr.
Langintza gogorra zen itzalen xerka ibiltzea. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 29. orr.
Liburu horretan erreferentzia ugari jasotzen dira urkatzeko langintza ohoretsu eta errentagarriari buruz. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 97. orr.
Ohizko lur-langintza xumeak 8 hektara aski ditu. Herria 2005-09-22
Etxe nagusian, sartu eta berehala, sukaldea, lasai samarra, euskal baserri guztikoen irudira, etxebizitzarako ta lur-langintzarako behar ziren tresnez betea. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 66. orr.