Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

langar 1 iz lanbroa.

-Lanbroa eta langarra deitu ohi zaion lainobera, aireak hegan daramatzan ttanttan ttipi-ttipiz osatua.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 256. orr.

Xirimiria edo langarra noizbehinka, ateri tarteka, hasi-ez-hasi marteka...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 350. orr.

Langarrak, euri sarri bihurtzen ari baitzen, gero eta indartsuago jotzen zuen kristalen kontra.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 180. orr.

Warren kalean langarra ari zuen.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 10. orr.

Minutu baten buruan langarrak irentsi du Joxe.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 127. orr.

Langarrak blai utzi duelako eta hotzikaretan dagoelako. Euskaldunatik gorde zuten garabi bakarraren ingerada azaldu da langar eta behe-laino artean.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 5. orr.

Haritz bakan batzuk zituen eskuinean eta sakan langarrez estalia ezkerrean.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 126. orr.

Trafiko gutxi zebilen autobidean baina langarrarekin bustia zegoen errepidea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 40. orr.

2 (izenondoekin)

Langar eztia ari zuen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 127. orr.

Amairik gabeko langar isila.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 177. orr.

Errepideak itsasalderaino egin zuen, eta langar hauskor baten erditik igaro zen autobusa.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 219. orr.

Langar gustagarria ari zuen, Errusian apirila baino lehen batere izaten ez den horietakoa.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 126. orr.

Ibaiko langar huts eta ilunean, ontziralekuak bat-batean aharrausi egin zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 540. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Goizetik lanbroa eta langar pizarra aritu du.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 93. orr.

Langar boladen artean.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 132. orr.

4 euri-langar

Leihora hurbildu nintzen: euri langarra.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 87. orr.

Londresen euri-langarra ari du etengabe.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 114. orr.

Eta paisaiaren erdian, distantzia batera, gure baserriko tximiniaren ke haria, kanpoko euri-langarretan galtzen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 145. orr.

5 langar-laino

Langar-lainoak ez zuen ezer ikusten uzten hamar metro baino urrutiago.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 179. orr.

Hamahiru urtez haratakotik, langar-lainoa baizik ez dut gogoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 41. orr.

Oraindik argi zantzu gutxi izan arren, bukatuak dira gaueko hegaztien hegaldiak, eta hurbil xamar dago langar lainoaren negarra.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 117. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euri langarra (9); euri langarra ari (6); langarra ari (9); langarra ari zuen (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus