Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nire ustez, bizitzako garairik gogorrenetarikoa eta zailenetarikoa da haurtzaroa, eta hor bizipen eta langai asko dago literaturarako. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 78. orr.
Badirudi, txantxari jarraiki, ilgoran ebakia izanen zela 14 apostolu hauentzako langai mamitsua. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 450. orr.
Rioko Konferentziak langai izan zuen garapen iraunkorraren ideia konpromiso zehaztugabea da. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 23. orr.
Bestelako ikasketa baino hobea zeritzolako aukeratu zuen Kimika: ikusten eta ukitzen ziren gauzak zerabiltzan ogibide horrek langai, eta arotzarena edo nekazariarena baino erosoagoa zen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 65. orr.
Gramatika, semantika eta bien arteko loturak langai dituen metateorian. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 139. orr.
Herri aurreratuek jakintza eta ezaguera lehenetsi dituzte langai gisa. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 219. orr.
Material fabrikarik eta ekoizpenik ez zegoen garaian, zuhaitz zarbak zirela edozertarako behar ziren langaiak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 417. orr.
Hogei kanaerdiko izan zituzten langai eta Mindegiak irabazi zuen. Berria - Kirola 2004-04-28
Mugerreko postaren kasuan, astean 33 orenez zabalik dago, langilek 19 orenen langaia dutelarik. Herria 2004-04-01