Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bestelako muga, hesi, langa eta sarbideak omen dituzte gaur paradisu horiek, elikadurari dagokionez. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 94. orr.
Hesiak langa bat du, eta beste aldera dago Desiderioren lurra eta borda. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 118. orr.
Lepic jaunak beste langa bat saltatu du, ondoko alpapa-soroa arakatzeko. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 134. orr.
Langa askatu dut, etxe eta karrika burgesen aldera jiratu eta ahopeka esan dut: "igandea da". Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 83. orr.
Kanpora atera eta langa ixtea erabaki nuen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 44. orr.
Ohean nengoen lorategiko langa irekitzen aditu nuenean. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 43. orr.
Gure langa zabaltzen entzun dut. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 44. orr.
Langa bultzatu eta salto batez inguratu nintzaion. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 140. orr.
Ez gelditu eta ez izan langa jotzeko beldurrik. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 87. orr.
Eta zergatik ezin izan ote genuen geltokiko langa igaro? Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 73. orr.
Aurreko ertzetik, emakumeak, langetako sarreretan, beren hilotz eta desio-zamarekin hurbiltzen diren txalupei so daude. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 338. orr.
Hesola eta langetan barrena. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 78. orr.
· Zezenei eta zezenzaleei langa atzetik begiratzea izaten da. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 104. orr.
Hartarako, bederatzigarren eta hamargarren nasak banatzen zituen langa gotorrean zehar igaro behar zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 60. orr.
Atzean geratu ziren langa marraduna eta hiria, eta bidean aurkitu zen berriro Txitxikov. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 320. orr.
Jostailu itxurako langa zuri-gorri ederrak ixten zuen bidea. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 107. orr.
Trenbidearen pasaguneko langa jaitsita egon arren, igaroa zen autoa. Berria - Mundua 2004-05-08
Honek langa altxatzeari ekin zion. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 270. orr.
Harik eta pasonibeleko langa, garai batean zuri-gorriak, begiztatu dituen arte. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 32. orr.
Atzean utzi ditut, ez dira samurrak motozaleontzat, altzairuzko babes-langak, erori eta arrastaka haien kontra joanez gero gorputza labanak legez ebakitzen dizutenak. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 123. orr.
Harik eta sarrerako burdin langaren kirrinka entzun genuen arte. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 65. orr.
Guardia zahar zimel bat zegoen txartel-langaren ondoan eta binaka edo hirunaka bakarrik uzten zien igarotzen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 277. orr.
Osasunak 120 minututan bi zutoin eta langaren artean egin erremate bakarra izango zen Muñozena. Berria - Kirola 2004-10-27
Baloiak, langan jo ondoren, marra gainean egin zuen botea, baina marrazainak gola adierazi zuen. Berria - Kirola 2004-10-17
Langaren gainetik joan zen haren jaurtiketa. Berria - Kirola 2004-02-29
Bere jaurtiketa langak urrundu zuen. Berria - Kirola 2006-03-09
(16 min): Griffitsek langan zigor kolpe jaurtiketa. Berria - Kirola 2004-06-20
Jokalari batek bakarrik gainditu du Bryantek atzo gainditu zuen 80 puntuko langa. Berria - Kirola 2006-01-24
Bi urte geroago Albaniaren errentaren bataz bestekoak ozta-ozta gainditu zuen 2.000 dolarren langa. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 128. orr.
Igotzeko joera hartu zuen hasieratik, eta amaieran 10.900 puntuko langa gainditu zuen. Berria - Ekonomia 2006-01-06
10.000 laguneko langa gainditu nahi dute BECen Tauren aurka. Berria - Kirola 2006-01-11
Hurrengo langa handia Zeanurin aurkituko eban, hogeta bi urtetik beherakoen txapelketan. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 72. orr.
Behingoz final-laurdenetako langa igarotzeko xede tinkoarekin. Berria - Kirola 2004-04-11
Idazkera automatikoaren alderantzizko bidea ezartzen da, irudimenari ez zaio erabat bere kasa ibiltzen uzten, baizik eta koska eta langa jakin batzuk ezartzen zaizkio gainditu beharrak. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 12. orr.
Domingo Abaurrek eta biok gazteluko atea hetsi eta langa ezarri genuen, kantarekin bat egin gabe. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 133. orr.
· Alabaina, inoiz inon errana naiz oro har zibilizatua naizela, eta langa ezarri nion doilorkeriaren bideari. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 257. orr.
final laurdenetako langa (5); langa gainditu (7); langa jo (5); laurdenetako langa (5); puntuko langa (6)
baloia langara (4); langara bidali (4)