Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lanegunetan ez bezala, ez da ke-adarrik ageri tximinietan gora. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 15. orr.
Orain nahiago ditut lanegunak jaiegunak baino. Gurean ez dago astebururik, andere, ezta lanegun zehatzik: asteko guztiak izan daitezke jaiegunak edota lanegunak. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 82. orr.
Joan den astean apirileko hiru lanegun jaiegun izendatu zituzten. Berria - Ekonomia 2004-03-16
Konpainiara itzuli nintzen nire azken hiru lanegunak betetzeko. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 168. orr.
Produkzio beharren arabera lanegunak urtean 200 egunera jaitsi ahal izanen direla edo 218ra igo. herria¬
30 laneguneko oporrak. Berria - Ekonomia 2004-05-09
Epaitegiak [...] bost laneguneko epea eman dio Poliziari gizona itzularazteko. Berria - Euskal Herria 2006-01-14
2000 urtean, 28 milioi lanegun galdu zituzten guztira britainiarrek, biriketako gaixotasunen ondorioz. Berria - Gaiak 2004-04-28
Kaleratzearen trukeko kalte-ordaina 33 lanegunekoa da, lan egindako urte bakoitzeko. Berria - Harian 2005-05-07
Hauts hori hartuz gero, laneguna azkarrago joaten da. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 44. orr.
Zortzi orduko laneguna lortu zuten Maiatzaren Lehenean bertan. Berria - Ekonomia 2006-04-30
8 orduko lan eguna 60 edo 65 euroren truke egiten da. Herria 2002-10-17
Bost bat minutu barru, laneguna bukaturik, hasiko zen jendea irteten. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 227. orr.
-Ordu bi eta erdietan amaitu da nire laneguna. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 230. orr.
Lan egunaren buruan ogi kozkor bat besterik eduki ez ahora eramateko. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 59. orr.
Nire lanaldi erdia arian-arian jardun beteko lan-eguna bihurtu zela. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 20. orr.
Eta lana lortzen dugunean lanegunak kalkulatzen ditugu, eta lanegunak luzeegiak direnean lanorduak kalkulatzera pasatzen gara. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 99. orr.
Urrunago, bapore baten zantzua: ilunabarrean itsasoratua ote, ala lanegunaren ostean etxera datorrena? Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 67. orr.