Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

landatu, landa(tu), landatzen 1 du ad landare edo hazi bat lurrean ipini, haz eta bizi dadin. ik aldatu.

Oraingo Gernikako arbola 1861ean landatu zuten.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 144. orr.

Jaiotzeko garaia eta hiltzeko garaia, landatzeko garaia eta landarea ateratzeko garaia.  Elizen arteko biblia   Koh 3,2

Etxeak eraiki eta mahastiak landatuko dituzte.  Elizen arteko biblia   Ez 28,26

Esklabo eginak egon behar al dugu ba beti, patata landatzen edo txerri zaintzen?  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 92. orr.

Landatu, nik egin nuen; ureztatu, Apolok; baina hazi, Jainkoak hazarazi zuen.  Elizen arteko biblia   1 Ko 3,6

Nahi dute lursagarrak landa ditzagun armadaren hazteko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 240. orr.

Baina nik lihoa landatuko nuke, eta lihoak bakarrik bost mila errublo utziko lizkidake.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 474. orr.

Txabola umil hartan, ogia egiten, baratzea landatzen, negurako egurra biltzen...  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 149. orr.

Kafe-aleak ekartzea baino are negozio handiagoa zatekeela kafe-landareak eskuratu eta kafe-soroak landatzea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 189. orr.

200 arrosa landare landatuak dituzte Baionako baratze munizipalean.  Herria   2003-05-08

2 finkatu, ezarri.

Migelek kolpe batez landatu zuen haga zorrotza haren ezker bularrean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 47. orr.

Hantxe, dotzena bat zurzuri, pintore batek erretaularen behereko tatxa berdean pintzel ukaldi batez landatuak balitu bezala.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 40. orr.

Oinak lurraren gainean landatuak ditugula, buruan pantasiari lekurik eman gabe.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 209. orr.

Hasperen bat bota eta ezpain izkinan landaturiko zigarreta meharrari su eman zion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 76. orr.

Han hemenka, harrixabal xuriak, ardi ttittak iduri dutela pentze lohitsu batean landatuak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 79. orr.

Jaunak Eliza landatu eta eraiki zuen hasiera hartatik gaurdaino.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 542. orr.

Beren lurraldean landatuko ditut, eta nik eman lurretik ez dituzte inoiz aterako.  Elizen arteko biblia   Am 9,15

Landatu zeure herria zeure toki santuan, Moisesek bezala.  Elizen arteko biblia   2 M 1,29

Jadanik ongi landatua zegoen Ordena Alemanian, eta Zelanoko Tomas, orduan kustodio bakarra zena, bikario izendatua zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1129. orr.

Alabaina, etxea utzi nuenez geroztik, beldur irrazionala landatua zitzaidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 52. orr.

Hitzen hotsak landatzen ditu bere gogamenean, edo, Bennettek esaten duen bezala, haien "doinuak".  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 101. orr.

3 (begiez eta kidekoez mintzatuz) iltzatu.

Begiak Jesusen begietan landatzen zituen, salbamendu bila.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 85. orr.

Begiak lurrean landaturik zeuzkaten denek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 542. orr.

Mikelek lurrean landatu du begirada.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 16. orr.

Atsoa geldi-geldirik zegoen, barnetik ikus zitekeen zeru zatian begiak landaturik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 30. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Altzifreek, mahastiek, soro landatuen ordena garbiak, gure hizkuntzak, maite izan dudan gauza bakoitzaren gaineko begirada pausatu honek!  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 149. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus