Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

lanbrotu, lanbro(tu), lanbrotzen 1 da/du ad lanbroz bete, lausotu.

Ordurako lanbrotuak genituen kristal guztiak gure hatsarekin eta nire berriketekin.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 201. orr.

Begiak lanbrotuta, norabiderik gabe.  Berria - Ekonomia   2004-12-18

Ikuspegia pixkanaka-pixkanaka lanbrotzen duten euri tanten kentzeko.  Berria - Kultura   2004-10-13

Ala neu izanen naiz, Patri, bero honek aldrebestu eta dena lanbrotuta ikusten duena?  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 72. orr.

2 irud/hed

Argizari berdearen eukaliptu usaina hedatu zen sukaldean eta neu ere lanbrotu egin ninduen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 83. orr.

Edari sarriak bezala lanbrotzen dute adimena.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 239. orr.

Alkoholaren arinkeriaz leunki lanbroturiko gauak.  Berria - Kultura   2006-01-05

Narrazio teknikarik landu eta bihurrienak maisuki erabiliz, orain irakurketa lanbrotuz eta bat-batean argituz.  Berria - Kultura   2006-04-25

Bazekielako musu bakar batez, mingainaren zaporea eta listuaren umeltasuna sentitzeaz bat, klitoria ere lanbrotzen zitzaiola, ihintzaz estaltzen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 105. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Harik eta, ustekabean, herrixka baten silueta lanbrotuak begiztatu ditudan arte.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 134. orr.

Zerk galarazten digu hain isla lanbrotuak dituen erantzukizuna ere baliagarritasunaren mende jartzea?  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 71. orr.

4 lanbrotuxe lanbrotu xamar.

Hiriak ez zion hutsik egin itsuari eta bere jakin-mina asetuxe, bere belarriak musikaz hanpatuxe, bere begiak hainbeste edertasun ikusteaz lanbrotuxe, Napoleserako bide urezkoa hartu zuten Aragoiko galeoi batean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 71. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus