Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gau lanbrotsuetan irteten zen Burke jauna, mozorro hori eskuan. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 165. orr.
Eguna iluna zen, lanbrotsua, hezetasuna hezurretaraino sartzen zen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 88. orr.
Udazken hozkirri eta lanbrotsu honetan, berriz, hutsik daude, ostatu eta jatetxeak bezalaxe. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 23. orr.
Zuri bat udaberriko goiz lanbrotsuan azaltzen den bezala. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 193. orr.
Ez da harritzekoa, mendi lepo altu samarren batetik laino lanbrotsu gorputz handirik gabeak, mendiari ondo itsatsita abiatzea. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 275. orr.
Gabarra ilun angeluzuzenez beteriko portutik Staten Island-eko muino lanbrotsura bitarteko paisajea. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 393. orr.
Hori baino ez zen geratzen bion artean, jaka bat eta hiriko hainbat txokotan igarotako bizikizun lanbrotsuak. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 89. orr.
Abstrakziozko ezagutza lauso edo lanbrotsua. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 82. orr.
Pentsamendu logikoa amaitzen zen muga lanbrotsutik haratagoko tokiren batetik etorritako deia. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 260. orr.
Memoria lanbrotsua da. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 173. orr.
Lanbrotsuak ziren bere oroitzapenak. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 38. orr.
Eszena haiek oso lanbrotsuak iruditzen zitzaizkion orain: Natalia, astiro mugituz, betaurrekoen parean kokatu, eta, hatz nagiarekin kopeta ferekatzen ziola, "ulertzen zaitut, ulertzen zaitut" xumea ahoskatuz. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 64. orr.