Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gosariarekin batera garbiketa tresnak, lanbasa eta lejia ekartzen dizkidate egunero. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 96. orr.
Gero lanbasa berriro hartu eta komuna garbitzera joan zen. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 104. orr.
Zoruko terrazoa lanbasaz garbitzen. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 70. orr.
Puntu urrunenetik hasi zen lanbasarekin zorua pasatzen. Ez ziegan lanbasa pasatzeko ez galeria baldekatzeko ez arropa zikina garbitzeko. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 100. orr.
Lanbasaren giderra baino estuagoko bularrarekin. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 64. orr.
Beren esanetan, gizon bat emakume bat jipoitzen ari zen etxepean lanbas baten makilarekin eta zenbait botilarekin. Berria - Euskal Herria 2004-09-10
Florentek "azeri salataria" eta "prefekturako lanbasa" nola deitzen zioten entzun zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 218. orr.