Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez ditut zenbatu landareen lamina guztiak, baina bost milatik gora bai gutxienez, aparte utzita landare kaxak, eskuizkribu eta argitaratutako bi liburuak. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 155. orr.
36 laminatan idazle txinatar klasikoen irudiak eta poema bana ageri dira. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 126. orr.
Laminen azpian luma-muturrez eginiko sinaduretan ikusten da: Frederic Trèmols, Estanislau Vayreda, Michel Gandoger... Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 154. orr.
Egitura horiek laminak sustengatzen dituzte, idatzitako informaziorako eta argazkietarako euskarriak. Berria - Kultura 2006-04-11
· Paperezko lamina zuri handi bat eseki zuen bertatik. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 192. orr.
Harlanduzko etxeetako miseria zen; Louvrek bezalako burdina landuzko balkoiak eta Eskorialak bezalako marmol laminazko armarriak zeuzkan miseria. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 163. orr.