Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
lamikatu, lamika, lamikatzen du ad milikatu, miazkatu.
Urak hots lasaigarri bat sortzen zuen piloteen kontra jotzean, hain zuzen ere, txakurrek lamikatzean egin ohi dutenaren modukoa. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 119. orr.
Ardi eta axuriek mihiaz lamikatzen zituzten. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 55. orr.
Ababorrera egin genuen eta Harriandi paretik joan ginen […] eragozpenik gabe, haizea arnastuz eta ezpainetan bilduriko gatza lamikatuz. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 190. orr.