Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hautsa lako elur hori nekagarria izango delako. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 327. orr.
Sua lako beroa sentitu du masailetan. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 79. orr.
Zu lako pertsona bat behar dugu. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 429. orr.
Azken batean, zer ezkuta dezake bera lako gizon batek? Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 162. orr.
Nire lako emakumeak ez dira maitemintzen. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 78. orr.
Zureak lako Txabiren begi miopeak. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 18. orr.
Erreberentzia lako bat sortzen ei eban heltzen zan baztar guztietan. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 67. orr.
Trikitilari zahar askoren buruan, plazea temea zan, oilar burrukea lako bat. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 93. orr.
Juan Jose Urtiaga Inchaurraga, edalontzi ipurdi lako betaurrekoak zituena. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 128. orr.
Gazteak "aupa Rufinoka" batzen jakozanean, bizitu eta harrotu egingo zan, harexti mendetsu hareetan, aparizino mitologiko bat lakoa. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 37. orr.
Zilarra lakoa. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 226. orr.
Juezok lanean gaudenean abadeak lakoak gara. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 110. orr.
Oroitzapenak zakur abandonatuak lakoak dira, alderraiak. Berria - Kultura 2004-02-28
Euskaldun gisa hitz egiten du Joxe Azurmendik, judu herratu gisa, hots, eszeptizismoz, daukagun mundua ez baita geu lakoentzat eraiki. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 18. orr.
bera lako (5); beste lako (8); lako gizon (4); mirentxu lako (16); ni lako (3); nire lako (3); zu lako (5); zure lako (3); zureak lako (3)