Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
lakirio 1 iz lakioa, animaliak harrapatzeko gailua.
Lakirioan hilik geratu den uso beltza. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 89. orr.
Ez niola deituko; ez nintzela ez Danelen ez inoren lakirioan eroriko. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 100. orr.
2 bigizta.
Lakirioa askaturik, bi partitura hautatu zituen Mathildek, eta pianoaren aurrean eseri zen. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 212. orr.