Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

lakio 1 iz begizta osatzen duen soka, urka-bilurra duena.

Borreroa [...] urka-bilurra burutik behera sartzen hasi zitzaion ferratzaileari, baina lakioa ez zen Wardwellen buruaren neurrikoa, eta borreroak denbora hartu behar izan zuen, jendearen oihu eta erdeinuei gor, korapiloa laxatu eta kondenatuaren buru-neurrira egokitzeko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 31. orr.

Bakeroen filmetan lakioarekin txekorrak harrapatzen dituztenean bezala.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 29. orr.

2 animaliak harrapatzeko gailua. ik lakirio; lazo1 2.

Katu bat zen, lakioan harrapatua, itotzen, arnasestuka, hiltzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 256. orr.

Lakio batean harrapaturiko estolderiako arratoiak bagina bezala. Lakioak orkatilatik heltzen dio eta bertan geratzen harrapatua.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 92. orr.

Lakioak ipintzen zituen lorategian txoriak harrapatzeko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 88. orr.

Ez zegoen hara joaterik, oina lakioan ipintzea zen-eta.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 150. orr.

Zintzurra lakioan zeukana.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 98. orr.

Lakioan jausten den oreina legez.  Elizen arteko biblia   EsZ 7,22

Zeure burua askatu arte, oreinak ehiztariagandik eta txoriak lakiotik bezala.  Elizen arteko biblia   EsZ 6,5

3 irud/hed

Ez diezazula mihiak irrist eragin, lakioa jartzen dizunaren aurrean eror ez zaitezen.  Elizen arteko biblia   Si 28,26

Bat-batean eta bortizki ixten zaigu itoko gaituen lakio absurdua.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 14. orr.

Lepoan itxura ederreko lakioa jarri dien politika.  Berria - Mundua   2004-01-22

Beraz, amore emango dute guri lakioa estutzen digutelakoan.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 134. orr.

Sarean harrapatuta geratu al zara zeuk emandako hitzez eta lakioan preso zeuk esandakoagatik?  Elizen arteko biblia   EsZ 6,2

Ona txar bihurtuz, bere lakioak hedatzen ditu, egintzarik garbienei ere aurkitzen die aitzakiarik.  Elizen arteko biblia   Si 11,31

Lakio bihurtzen zaio bere bekatua gaiztoari, pozez alai bizi da zintzoa.  Elizen arteko biblia   EsZ 29,6

Helburua lorturik zegoen, aurkaria lakioan harrapaturik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 286. orr.

Halakoxe irritsez katigatuak dagoz Venusen lakioetan, lohadarrak gozamenaren indarra ahiturik zimeltzen diren bitartean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 293. orr.

Argazkiak, izan ere, erregistro perspektibista automatikoa den aldetik, halako lakio ideologiko bat balitz bezala funtzionatzen du.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 171. orr.

Liburu laburra izan arren, itzulpen lanaren aldetik ezin uka daiteke nongura maratilak eta lakioak dituenik.  Berria - Kultura   2004-12-11

· Bien bitartean, lakioa ixten ari zen, eta karabinero nagusia arratsaldero joaten zen alkatearengana, diziplina handiz, ikerketen berri ematera.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 343. orr.

4 lakioan ezarri lakio moduan ipini.

Entseatu omen da bera korda batekin lakioan ezarriz estekatzera zain hortarik odola galtzera ez uzteko, hala ere ez du odola gelditzea erreusitu, eta gizon gaztea ixtante hil da.  Herria   2002-10-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

deabruaren lakioa (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus