Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Emeki trebatu zen eta laketu denbora hartako bertsulari haundienekin. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 102. orr.
-Ale, zoazte gustian, eta hi -amak besoetan tinkatzen du mutikoa- habil, laketuko hiz gain hartan. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 75. orr.
Garesen laster laketu naiz, ta futxo, bihar itzuli behar. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 49. orr.
Leon hirira hurbiltzen ari naiz, ez dut so egin ere etxeei, basamortuan eta baserrian laketua bainintzen. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 158. orr.
Bitxiki gau hartan emazteekin ez zen batere laketu Txoko. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 19. orr.
Gurean, badugu, nahi izatera, non laketu. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 48. orr.
Pentsatzen dugu laster laketuko dela Kostaldeko xoko hortan, nun ez den ere jadanik laketua... Herria 2004-10-07
Ez da dudarik Christelle herritar berria laketuko zaukula Azme-ko xoko pollit hortan. Herria 2001-07-19
Aspaldi huntan hemen nabilazu, denboraren tiraniaz gogaitua, erabat laketu ezinik, arront alfertua. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 68. orr.
Errexki hiltzen zituzten usoak, non-nahi finkatzen eta laketzen baitziren, haritz ezkurretan edo pago pahatxetan, elurra hasi artio... Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 86. orr.
Behar dut ainitz denbora laketzeko... Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 39. orr.
Laster laketzen dira beraz gure artean bainan egiazki hemengotzen direa? Herria 2004-09-30
Badu bizpahiru aste, ihiziko xakur xurita beltz bat, Bordaxarreko inguruetan badabilala, tokiaz laketurik, Belzuntzeko jauregi ondoan. Herria 2001-01-18