Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hegoalderago, ametza eta, zenbat eta hegorago, hostoak lakartuz, artea. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 237. orr.
Lakartu egin du ahotsa agureak. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 148. orr.
"Oker ari zara", dio berak, hori esan ahala ahotsa berehala lakartzen eta apaltzen zaiola. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 130. orr.
Beldurrak erabat lakartu dit ahoa. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 10. orr.
Ronak eta jokoak eztarriak lakartu eta erraietako amorruak piztu zituzten gau batean. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 128. orr.
Karkaila zuen ahotsa, kautxuzko mozorroak lakartua. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 52. orr.
Aspaldi honetan eztarria lakartuta omen dauka eta. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 103. orr.
Hurrupa batez eztarri lakartua goxatu bitartean. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 120. orr.