Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Urkamendiko zurajea zen paraje laiotz hartan zuhaitz itxurako bakarra. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 200. orr.
Leku laiotzetan, batez ere, itzalik gabe ez baitaki landare horrek aurrera egiten. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 131. orr.
Izotz puntturik ere utziko du bazter laiotzenetan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 437. orr.
Beste mundura, mundu beltz laiotz horretara. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 43. orr.
Zomorro itsuak gutaz bazkatzen dira gorrotoaren ziega laiotzetan. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 61. orr.
Mendien laiotzetan, elurra dago, ez hala eguteretan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 117. orr.
Beste isurialdea Adriatikora begira gelditzen da eta iparraldeko eskualderantz etzaten da, eta etengabeko lur-eremuak ditu itzalean eta laiotzean. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1390. orr.
Laiotzari egin dio lekua belardiko eguterak. Argi zerrenda bat zen sasi arteko laiotzean. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 51. orr.
Guztiz beherean, laiotzean, Urumearen ertzeko "Astiñene" misteriotsura iristean, bizpahiru txalupa hegian estekaturik ikusi nituen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 54. orr.
Eta bada tristura more bat, idorra, iharra, [...], geldigorra, gure barrengo laiotzetan aise laketzen den erreka-laino baten tankerakoa. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 132. orr.
Etsipenaren laiotzean eguraldiak ez du hobera egiteko arrastorik. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 168. orr.
Izatearen laiotzetako hotsak zeinek entzuna falta duena psikologoarengana joaten da. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 34. orr.