Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hegazkin batek lanean ziharduten soroa lainoztatu zuelarik, Rigobertaren anaia bat pozoiturik hil zen. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 255. orr.
Lainoztatzeko erabiliko dituzten substantziak landare eta animalientzako oso kaltegarriak baitira. Hego Kalifornian lainoztatzeko poteek eta Connecticut ibarrean gasa-pantailek izotzak uztei kalte egiteko arriskua gutxitu zuten. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 333. orr.
Isurkari pestizidak inokulatu edo lainoztatzeko gailuek gutxitu egin zuten uzta, arbola eta ganaduari izurriek kalte egiteko arriskua. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 333. orr.
Portutxo lainoztatutik urrunxeago, ur bazterrari jarraikiz, batteliku huts geldien itzalak zimurtzen dira emeki. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 129. orr.