Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
lainoxka 1 iz lainotxoa.
Hezedura asko dagoenean lur azal eta inguruetan, horrelako lurrinketatxoak eta lainoxka umelak egoten dira. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 475. orr.
2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)
Arnas kolpeak botatzen zituela esaten du, lurrun lainoxkak airean utziz. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 11. orr.
Bost gazteak Stephen's Green-etik zehar paseoan joan ziren ke-lainoxka aromatiko batean bildurik. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 67. orr.
Esku handi dardartia sudurrera eramaten zuenean ere tabako-lainoxka batzuk irristatzen zitzaizkion hatzen artetik soingainekoaren aurrealdera. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 18. orr.