Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gauaz lainope lodi batean galduta dabilenari. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 106. orr.
Lau xurgada gabe erabaki nuen aferaren ukitu pertsonalak lehengo goizaldeko gertakariak estaltzen zituen lainope alkoholiko berera igortzea. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 39. orr.
Bake santuan zegoen ia, lainope halako batean. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 163. orr.
Artean ere, whiskia gai zen Morse andrea eztitzeko, hein handi batean; baina tupustean eta unerik ulergaitzenetan, lainopeak bertan behera uzten zuen. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 169. orr.
Elkartuta igo zuten Urduña tentea, euripean, lainopean. Berria - Kirola 2004-04-08
Leku hura beti ilunpean eta lainopean dago; Heliosek ez dio inoiz jotzen; beti da gau. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 73. orr.
Mendian zegoela sumatu zuen, bideak lainopean gora egiten baitzuen. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 96. orr.
Haxixaren lainopean ilusioak koadrafonian. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 218. orr.
Huskerien mataza katramilatu eta hitzen lainopean galdu zena. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 242. orr.
Klararen gorputz lerro argiz egina irudikatzen du ke-lainopean. «Kuskue tanden», 2004 - 182. orr.
Juxtu egunari agur esateko orduan atera da Amandre Zuria lainopetik, Ulimendiko kaskoan. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 93. orr.