Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Leku hartara une bateko lainezari jarraiki joan zen gau hartan. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 78. orr.
Orduan zer litzateke morboa?: legea hauste hutsaren laineza eta txoro-haizea?, edo, artearen liturgiaren idiolektoan dioten moduan, transgresioa? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 24. orr.
Anne lainezaz beteta dago. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 54. orr.
Hasard, nécessité eta horiek ere ez dira ez dakigunari izena jartzeko laineza bat besterik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 106. orr.
Lainezak laineza, jasangaitzetik asko zuen niretzat alaba bakarra izateak. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 57. orr.
Oraingo eromen edo laineza kartografiko, onomastiko eta toponimiko honetan. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 241. orr.
Edozer gauza da inpronunziablea impronunciable esateko laineza pedanteak harrapatu duenarentzat. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 283. orr.
Monikarengan, aldiz, harridura izan zitekeen harreman horretako sentimendu nagusia, harridura eta ikara punta bat, eta laineza ere bai seguru asko. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 113. orr.
Gorrotatu egiten ditut beren laineza eta hantusteak, exhibitzeko, enkoadratuak izateko, fokoen pean jartzeko duten premia hori. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 179. orr.
Emazteak laineza eta harrokeria horregatik errieta egin zionean. Berria - Kultura 2004-12-07
Bitartean Adonais, Hagit emazteak Dabidi eman zion semea, lainezaz betea zebilen, hurrengo erregea bera izango zela esanaz. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 59. orr.
Gizatxar talde bat azaldu zen, lainezaz betea. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 183. orr.
Ni bezalakoei, patxara dutenean, lotsa joan eta laineza etorri egiten zaie. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 56. orr.
Eta eguzkia eguerdian piko-piko dabilenez, hor joaten da hegoa lotsagabetzen, harroxkotzen, lainezaz jantzita. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 229. orr.
Handikiek beren zerbitzariak tratatu ohi dituzten lainezaz tratatzen ninduen. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 21. orr.
Hurrengo egunean, arrebari deitu eta bere laineza eta ergelkeria aurpegiratu zizkion. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 74. orr.
Ea ba, pentsatu nuen, lainezak harrotuta. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 69. orr.
[...] -esan zuen irribarrez eta bi besoekin karpeta estutu zuen laineza imintzio bat eginez. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 83. orr.
Atzenaldera ordea, zenbait berezitasun erdiasmatu onartu zaizkienetik, laineza hartu dute. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 150. orr.
Errieta egin nion mutikoari tiroa huts egiteagatik, eta laineza hartuta erantzuten hasi zitzaidanean, belarrondoko eder bat eman nion. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 130. orr.
Eta gogor ere jarri behar izaten nuen batzuetan, batik bat laineza hartzen zuenean. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 241. orr.
-Aizu -esan zion Mahonyk gizonari, laineza harturik-, eta zeuk zenbat dituzu? Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 37. orr.
Gizon horiek, nire isiltasunarekin laineza hartuta, burua apurtzen badidate, zerorrek izango duzula erantzukizuna. -Ez dakizu ongi, maisu, ze laineza hartu duten zure esan horrekin. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 72. orr.
Hitz egin ahala, harrotuz joan zen Fernando, eta laineza hartutako ume baten jarioarekin mintzo zitzaion, barrenak etenda. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 31. orr.
Dena onartu, norbait lainezaz bete. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 78. orr.
Lainezaz bete ote zuen? «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 481. orr.
Zuk lainezaz betetzen nauzu? Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 78. orr.