Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

laiko 1 izond elizgizona edo moja ez dena. ik sekular1; seglar.

Klerikoei laguntzeko aukera bitez anaia laiko santuak, gizon zuhur eta zintzoak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 562. orr.

Apaiz bakoitzak esan bitza hiru meza, kleriko bakoitzak Salterioa, anaia laiko bakoitzak bost Gure Aita.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 176. orr.

Erakasle laiko gazteak zetozela.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 120. orr.

2 inongo erlijioren mende ez dagoena.

Gizarte laiko batean.  Herria   2001-10-25

Eliz jurisdikzioaren eta jurisdikzio laikoaren atzera-aurrerak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 242. orr.

Botere laikoa zer da?  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 128. orr.

"Turkiarren aitak" sultanari agintea kendu, kalifagoa abolitu eta Turkiako Errepublika laiko eta modernoa sortu zuen.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 26. orr.

Lege laikoa, eliza katolikotik apartekoa.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 20. orr.

Erasmok pentsamendu laikoa eraiki nahi du.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 160. orr.

Monoteismo laiko berria da hau.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 215. orr.

Moral laiko baten aitzindaria dugu.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 20. orr.

Jaialdi judu laikoa, zortzi eguneko iraupena duena.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 222. orr.

3 iz elizgizona ez den pertsona.

Kristau guztiei: erlijioso, kleriko eta laiko, gizon eta emakume.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 98. orr.

Elizgizonek laikoen lepotik dituzten gehiegizko abantailak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 118. orr.

Laiko batekin ezkondutako apaizaren alabak.  Elizen arteko biblia   Lb 22,12

Herri mugimenduak ziren, laikoek sustatuak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 23. orr.

Hor duzu apostolu erlijioso eta laiko handi horien kasua ere.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 129. orr.

Isabel Pagola laiko misiolariak eman lekukotasuna.  Herria   2003-02-27

Baldo, Ebanjelio-bizitzara konbertitu aurretik, Lyongo laiko ezkondua zen, merkataria eta aberatsa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 24. orr.

Hiltzera kondenatuak ziren apezak eta laikoak ere, katolikoak izanez geroz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 116. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Hainbat familia erlijioso eta laiko-talderen bitartez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 22. orr.

Kleriko nahiz laiko bikotea [...] merismo bezala erabiltzen da, anaia guztiak adieraziz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 63. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus