Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez dut laidotuko hainbeste mesede egin didan erregina. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 67. orr.
Egun hartan ikasi nuen errazagoa dela inor laidotzea, laudatzea baino. Egiozu uko laidotzen eta izutzen nauen sentimendu horri. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 258. orr.
Gutun hori bera da nire amodioak laidotzen zaituela errepikatzen didana. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 120. orr.
Zeinahi ere den erantzuna, laidotua sentitzen da, laidotua arrotz baten moduan hartzen dutelako. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 184. orr.
Ama Birjinaren itxura bat kausitu zuten, lehenago lur pean gordea, Arabiarrek ez zezaten gaizki erabili eta laidotu. Herria 2004-11-11
Espainiako bandera laidotzea eta terrorismoa goraipatzea. Berria - Mundua 2004-12-16
Ez dezatela laidotu ulertu ezin dutena. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 276. orr.
Ez dago jainkotu ez den izugarrikeriarik, ez eta laidotu ez den bertuterik. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 47. orr.
Gero, estakuru arin batez desagerturik, berehala jinarazten du beraren ordez maitale laidotua. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 242. orr.
Klimaxik gabeko melodia; suge-ezkaten zurrumurrua marmolezko eskaileretan, eta, atzeragotik dardarka, senar laidotuaren baritonoa. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 161. orr.