Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
laidoka adlag irainka.
Aita gaizki esaka ari zitzaiola amari, laidoka eta irainka, modu txarrean. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 99. orr.
Bien bitartean aita itzuli zen, eta, semea ez aurkitzean, bekatua bekatuari erantsiz, irainka eta laidoka eraso zion emazteari. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 503. orr.
Neurriak hautsirik nituelakoan, laidoka oldartzea espero izatekoa zen, baina ez hainbertzerainoko adierazpen handirik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 169. orr.