Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
laidogarri 1 izond iraingarria, laidozkoa.
-Zure hitzak laidogarriak dira. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 391. orr.
Kartzela horietako bizi-baldintzak «laidogarriak» direla aitortu zuen. Berria - Euskal Herria 2004-07-15
Liburu laidogarriak direla esan izan dute.Cruger jaunari ez zitzaion desatsegina Wilmarth andereñoa; laidogarria baino ez zion irizten. Bere alaba, Jaurenea-ko ontasun baliosena, ahalke zipitzik gabe gizon batekin etzan zen, eta are laidogarriago, sotanadun batekin. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 197. orr.
2 (-en atzizkiaren eskuinean)
Ereduzko zigorra merezi du, zalantzarik gabe, baina naturaren laidogarri diren oinazeak eta heriotza lazgarria merezi al ditu? Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.