Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hamar edo hamabi gizon-emakume laiak hartu eta soro ertzean ilaran jarrita, ahal bazen San Martin aurretik, lurrak azpikoz gora jartzen. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 39. orr.
Pixka bat harantzago, laiak eta aitzurrak. Laiarekin ederki moldatzen da. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 67. orr.
Toki patarretan baliatzen ziren laiak, beren bi hortz luze-luzeekin. Herria 2003-07-17
Galtza zorroa jaso, zurezko hanka itsatsia kendu, eta bertikalki, hortz bakarreko laia bailitzan, airean altxatu eta lurrean sartu zuen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 61. orr.
Laian eta beste lan jeneroetan hasi beharra ere bazen garai haietan eta... Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 504. orr.
Gaztela aldean -laian apenas egingo zuten edo-. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 212. orr.