Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

laguntasun 1 iz lagunen arteko atxikitasuna.

Nire kideek ez zuten, ez, batere laguntasunik eta elkartasunik erakusten nirekiko, maisuaren aurrean behintzat.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 18. orr.

Anaitasuna berriz, laguntasunaren gisara hartuz, ez zitzaion axola jendeen arteko kidetasunean ez baitzuen sinesten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 161. orr.

Jatorrizko laguntasun edo sozialtasun horrek dakarzkion betekizunak, bi gisatara bete ditzake bakoitzak: edo Estatu legeen bitartez, edo Nazio ohituren bitartez.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 86. orr.

Laguntasuna eta profesionaltasuna banatzen jakin ezkero, ez dago arazorik.  Berria - Kirola   2004-03-16

Laguntasuna, zoriona eta besta giroa zirelarik oroz gainetik nagusi!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 83. orr.

Errubi taldeak bere besta ospatu du ganden larunbatean laguntasun osoan.  Herria   2005-08-11

Luzaz ukan dezagun leialtasun zelaian eta, bizian, elgarren errespetua, atxikimendua eta laguntasuna.  Herria   2003-04-03

Laguntasun agerraldiek emandako indarra.  Berria - Kirola   2004-08-21

2 lagun egitea, lagunartea.

Bakarrik bizi zen amonari guk uste baino ezinbestekoagoa zitzaion katuaren laguntasuna.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 17. orr.

Leialtasunean, maitasunean eta laguntasunean ez dago animalietan zakurra bezalakorik.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 9. orr.

Zinez maite ote zuen basapiztia haren laguntasuna?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 172. orr.

Etxetik irten nahi dut, begiratu eta ikusiko ez nauen jendearen laguntasuna kalean bilatu.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 33. orr.

Eta harrezkero noraezean ibiltzen hasi nintzen, bakarrik, nahiz eta Teresaren laguntasuna ezinbestekoa gertatu zitzaidan.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 82. orr.

Eskertzen ditut bihotz barnetik, gertakari ilun hortan, beren atxikimenduaz eta laguntasunaz, lagundu gaituztenek.  Herria   2002-08-01

3 laguntza.

Benetako laguntasuna, profesional batena.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 131. orr.

Emakumeek laguntasuna errazago eskatzen dutelako.  Berria - Gaiak   2004-05-19

Eusko Jaurlaritzaren laguntasuna ere badutela azpimarratu du.  Berria - Kirola   2004-06-23

Gudari indartsuak omen ziren, ongi hartzen omen zituzten berengana biltzen zirenak eta laguntasun bila joaten zitzaizkienei adiskidetasun-hitza ematen omen zieten.  Elizen arteko biblia   1 M 8,1

Aparteko laguntza zen guretzat, eta laguntasun handia segurtasun gaietarako, eta hark utzitako hutsunea nabarmen sentitzen dugu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 116. orr.

-Laguntasuna sarri behar izaten zan han, ganadua altzateko, hauspoari eragiteko eta abar.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 53. orr.

Baina, nora ote zihoan neskatxa hura, bakar-bakarrik, aitaren edo amaren laguntasunik gabe, neba baten babesik gabe, haren adinean behar-beharrezkotzat jotzen badira ere?  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 77. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

laguntasuna behar (5); laguntasuna behar dute (3); laguntasuna eskatu (4); laguntasuna eskatu behar (3)

laguntasunik gabe (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus