Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ulertzen? -galdetu zidan ahots apalez, serio baina lagunkiro. Dena lagunkiro, xalotasunez, amultsuki. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 121. orr.
Goxo hitz egin zion, lagunkiro-. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 28. orr.
"Polita da doinu hori", esan zidan erretoreak lagunkiro. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 74. orr.
Eskua sorbaldan lagunkiro ezarririk oihal ostera eroan zenuen batzarraren urruma atzean utziz. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 42. orr.
Lajosek, lagunkiro, besotik heldu, pasadizo barregarriak kontatu eta gonbidatu berezi-bereziaren antzera jokatu zuen. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 71. orr.
Zerorrek berarekin lagunkiro jokatzen baduzu, zakurra beti adiskide leiala izango duzula. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 139. orr.