Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

lagungarri 1 izond gauzez mintzatuz, laguntzen duena.

Galdera lagungarriak era askotakoak izaten dira.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 53. orr.

Tresna administratibo lagungarri bat.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 59. orr.

Makulu lagungarrien antzera erabiliko ditugu bost kontzeptu horiek.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 21. orr.

Pertsonen artean gertutasun eroso bat sortzeko lagungarri onak izaten dira maiz askotan gustuko otorduak.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 56. orr.

Hipotesi lagungarrietara jotzera behartua.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 263. orr.

Lente eta prisma lagungarri batzuen bidez, bisore batera islatzen da argi hori.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 91. orr.

Batzuetan, fotozelularen korrontea -edo pila lagungarriena- erabiltzen da objektiboaren irekiera eta obturadorearen kontrola doitzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 90. orr.

Transkripzio sistema bakoitzak gehiago edo gutxiago erabiltzen ditu ikur lagungarriok.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 64. orr.

Katilua hustu, bertze galleta bat zorroratu eta, marrus-marruska, leku egin nion putzutik atera nintekeelako sentipen lagungarriagoari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 208. orr.

2 (izen soila izan aditzarekin)

Hitz egitea lagungarri da beti. Perfekziorako lagungarri dena sutsu maitatu behar dela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 361. orr.

Elkarte-bizitza eraikitzeko lagungarri diren gauzetan.  Elizen arteko biblia   Erm 14,19

Hilketa bat argitzeko lagungarri izan daitekeen lekuko baten bila nabil.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 91. orr.

Argazkiaren hainbat ezaugarri azpimarratzen ditu, argazkia fetixe bihurtzeko lagungarri direnak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 123. orr.

Egia esan, Gladstonek 1881ean "zibilizazioaren baliabideak" deiturikoak ia lagungarri bezain eragozgarriak izan zitezkeen honelako gerra batean. geure aurreko belaunaldietako hiztunek erabili duten euskara ezagutzea beti izango dugu lagungarri.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 149. orr.

3 (izena -a artikuluarekin, izan aditzarekin)

Ohi denez, musika lagungarria izan zen inpronta itsatsita gera zedin.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 87. orr.

Lagungarria izango da zehaztea zer adierazi nahi dugun teknologia hitzaren bidez Mirari hori ulertzeko, berriz, lagungarria izan liteke irakurri berri dugun zati baten itzulpena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 8. orr.

4 (izen soila beste aditz batzuekin)

Lagungarri zekarren argazkia ikusita erabaki nuen osorik leitzea.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 108. orr.

Lagungarri zetorkigun ardoak ez zigun kalterik egin.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 172. orr.

Nire zorionaren ideia hori bera lagungarri baliaturik, sarri sentitu nituen ideia haren ondorio onuratsuak.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 414. orr.

Artetan Jainkoaren izena erabiltzen genuen, giroa lagungarri sentitzen genuelarik.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 111. orr.

Zeruak bitza gure presentzia eta jardunak atsegin eta lagungarri egin harentzat!  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 77. orr.

5 (izen soila -en atzizkiaren eskuinean)

Hegoaldeko euskaldunen lagungarri osatu zen zerrenda hori. Aingeru baten gisa kantatzen du, eta doinu txit ederrak sortzen ditu, eta halaber hitzak doinuen lagungarri.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 155. orr.

Analisi konbinatoriozko adigaiak, eta haien lagungarri, mugarik gabeko errepikapenezko aldakiak adibide.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 61. orr.

Lana egiteko, zati asko egokitu ditut, pasarte asko laburtu, begien aringarri, gozamenaren lagungarri.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 7. orr.

Ibilera hura izugarri atsegina bihurtzen zitzaidan, lasaia eta intimoa, pentsamenduaren lagungarri.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 117. orr.

• 6 iz laguntzen duen gauza.

Mapak zein beste lagungarriak berriki ingelesez atera den argitalpenari zor dizkiogu: Francis of Assisi.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 19. orr.

Irakurketarako lagungarriak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 909. orr.

· Hitz emana dut egungo ikasia nukeela arieta bat hagitz lagungarri zailekoa, eta ez dut hitza jan nahi.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 56. orr.

· Ezin konta ahala liburu, terapia eta bizi-lagungarriren gaia.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 202. orr.

7 lagungarri gertatu

Ederra izango da, bai, zure esker onezko otoitza, baina besteari ez zaio lagungarri gertatuko.  Elizen arteko biblia   1 Ko 14,17

Erbestekoen berri izatea ere, egitasmoa egoki antolatzeko oso lagungarri gertatu ohi da.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 20. orr.

Liburu hori lagungarri gerta dakiguke Paueko hirian gure adiskide zenak eman hitzaldiaren ulertzeko. Ideia hori bereziki lagungarri gerta dakiguke euskal azentuaren ikerketan.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 10. orr.

Estrategiari, taktikari eta filosofiari buruzko azalpenak lagungarri gerta dakizkizuke denbora irabazteko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 176. orr.

8 lagungarriko abere

Gogorarazten dizugu, Agirre jauna, Espainiako kartzeletako araudiak garbiki esaten duela debekatua dagoela internoek lagungarriko abereak edukitzea.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 94. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus