Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Ikusi egin behar -esan zuen Zakarrak, arin-arin hanka eginez lagundi guztiarekin. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 116. orr.
Hamargarren mendekotz bazen Jerusalemen fraide lagundia bat beilari eta erromeseri mota guzien artatzeko, geroago "Joani Sainduaren Erizain konpainia" bilakatu zena. Herria 2002-11-21
Frantsizkotarren ildo zahar, eta iraunkorretik bazabilan hor, behartsuen zerbitzuko, bereziki Donapaleüko lagundian. Herria 2001-09-13
Hor Aita Saindua jarri zen bere aulkian eta Kardinaleak beren zizeiluetan, gibeletik zeuzkatela zutik kongregazioneko prelatuak, Aita Sainduaren etxekoak eta beste ehun eta hogeirainoko lagundia. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 175. orr.
Jaunaren bideak ezin asmatuzkoak dira, eta Lagundiak badu ahala, bitartekoak, modua, bere kumeak babesteko. «Kuskue tanden», 2004 - 142. orr.
Aita Gojenolak Lagundiaren babesa zuen, hain erakunde ahaltsuko kide izateak berekin zituen loturekin batera. «Kuskue tanden», 2004 - 143. orr.
Txema Auzmendik ETArekin zerikusirik ez duela dio Lagundiak. Berria - Euskal Herria 2004-11-09
Elizako beste ordena guztiak erreformatu egin dira lehenago edo geroago, baina Jesusen Lagundiak ez du inoiz erreformarik izan. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 242. orr.
Juan Miguel Arregi Jesusen Lagundiaren Loiolako Probintziako Aita Nagusia. Berria - Euskal Herria 2006-02-21
Jesusen Lagundiko probintziala Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. Berria - Harian 2005-03-19
Behin baino gehiagotan azpimarratu zuen, atzoko prentsaurrekoan, Jesusen Lagundiko arduradunekin duten «harreman bikaina». Berria - Kultura 2004-07-17
Musika ikasitakoa zen bera ere, Comillasen, Jesusen Lagundiaren Unibertsitatean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 74. orr.
Fedegabeei armak edo beste edozer gauza emateko debekuaz, Coimbrako Jesusen Lagundiaren Ikastegi Ezagunari eskainia. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 222. orr.
Jesusen Lagundiko kidea zen, apaiza, teologoa, logika eta metafisikako irakaslea Vienako Unibertsitatean. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 259. orr.
Gojenola bera ere elizgizona dela, Jesusen Lagundikoa, Inazioren armadako soldadua, haren "hautapen aldaezina" egindakoa... «Kuskue tanden», 2004 - 86. orr.