Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
lagapen 1 iz zuzenbidean, eskubide, ondasun edo kideko zerbaiti nahitara uko egitea beste pertsona baten alde.
Zuzendaritzak ez du errespetatu nire lanaren espiritua eta helburua, eta, ondorioz, bertan behera utzi dut ustiapen eskubidearen lagapena. Berria - Kirola 2004-10-15
Hura bihur daiteke lan horren gaineko eskubideak gozatzen dituena, egileak hala nahita eta denbora mugatu baterako lagapena eginda. Erakundeek lagapena egin dute eta elkarteak, hainbat funtzio bere gain hartu ditu. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 220. orr.
2 (hitz elkartuetan)
Ondarearen lagapen prozesuan ordezkaritza ez dela aintzat hartzen gaineratu zuen.. Berria - Ekonomia 2004-03-31
Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak eta UZEI Institutuak 2001eko uztailaren 13an Euskalterm bankuaren lagapen-kontratua izenpetu zuten. Berria - Ekonomia 2004-06-03