Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Laburbil ditzagun ilusioari buruzko ohar hauek adibide bat jarrita. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 96. orr.
Jakintzaren arbolan, Barojak maitasunaren edo amodio loturaren zalantzarik gabeko beharra adierazten du […], eta behar hori gauza batera laburbiltzen du: gogokidetasun eta elkarrekiko konfiantzazko bizitza ideal batera. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 15. orr.
Arrapostua hitz bakar batera laburbiltzen zen: puta. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 257. orr.
Zortzi sail horiek bi multzo handitan laburbiltzen dira. Berria - Kultura 2004-11-11
Dena den, badirudi gaur egun bizpahiru puntutan laburbiltzen ahal direla Hizkuntzaren itxurako "hitzarmenaren" berezitasun larrienak: [...]. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 176. orr.
Jasonek bost liburutan jaso zuen hau guztia liburu bakarrean laburbiltzen ahaleginduko gara. Elizen arteko biblia 2 M 2,19-23
Neskame zaharraren abesti horretan laburbiltzen ziren Andresek gerrari buruz zituen iritzi guztiak. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 247. orr.
-Horrela, askozaz ere hobeto -laburbildu zuen Matson jaunak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 246. orr.
-Eta orduantxe hi ezagutu hindudan... -laburbildu zuen, berez laburra zena. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 68. orr.
-Laburbildu itzazu gure eztabaida eta gure ikuspuntu desberdinak. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 178. orr.
Bizitza laburbiltzen zion errautsez, hautsez eta izerdiz emokatu buruko umilak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 324. orr.
Euskal Gatazka bi puntutan laburbildu ohi da: […]. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 141. orr.
Keynesen oinarrizko ideia hala laburbildu daiteke: ekonomian, eta bizitzan oro har, ez dakigu etorkizunak zer dakarkigun. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 53. orr.
Nire bizitzari dagokionez, hitz gutxitan laburbil daiteke: Line etorri zen, eta gero berriro joan zen. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 105. orr.
nekez laburbil (3)
ederki laburbildu (4); esaldi bakarrean laburbildu (5); esaldi horrekin laburbildu (5); historia laburbildu (3); hitz gutxitan laburbildu (3); hitz horiekin laburbildu (8); honela laburbildu (11); honela laburbildu zuen (6); horrela laburbildu (12); ibilbidea laburbildu (5); nondik norakoak laburbildu (3)
ederki laburbiltzen (3); esaldi batean laburbiltzen (3); historia laburbiltzen (3); honela laburbiltzen (6); honela laburbiltzen du (3); ibilbidea laburbiltzen duen (3); ondo laburbiltzen (3); osoa laburbiltzen (4)