Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Antzokia luke, hara, malkoz itoko eta solas lazgarriz erdiratuko guztien belarria; erruduna erotu eta errugabea laborritu. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 106. orr.
Serbiarren aurkako bortizkeriaz «laborrituta» azaldu da Javier Solana EBko goi ordezkaria. Berria - Mundua 2004-03-25
Non aurkitzen da, bada, literaturagileek, gu txunditzeko, asmatzen duten eromen laborritu hori? Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 58. orr.
Ukatu egiten dut, ordea, gaur egun ere, Hannak garai hartan leporatu zidana, alegia, bere albistea entzun eta heriotza-punturaino izu-laborritu omen nintzelakoa. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 68. orr.
Pailazo batek Tarleton-en zorakeriak imitatzen zituen, eta beste batek maindire batean bildurik Hamlet printzea izulaborritzen zuen. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 116. orr.
Izu laborriturik, neska aulkian agondu, eta Abasi begi herratsuz begiratu zion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 358. orr.