Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Landu, laboratu, landatu (agrum colere, lurra/lur-eremua lantzea). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 296. orr.
Nekez etorriko dira haiek, halatan, Urbiainerat, nekazarien lurren laboratzerat. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 35. orr.
Lurra ez dute laboratzen ez baitute jan beharrik sagar basen usainetik bizi direlakotz. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 86. orr.
Lur ordeka horietan euren elikadura laboratzen dute hildakoek, sendikoek hilobietan utzitako janarien osagarri gisa edo senideek hilobietan zer janik jartzen ez badiote, haren ordezko. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 149. orr.
M. Ugarte-ren Paisajes parisienses-erako hitzaurrea (1901eko uztailean datatua berau), espainiera handi berria eraikitzeko ideia laboratuz. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 136. orr.