Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

labirinto (orobat laberinto g.er. eta labirintu g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian labirinto agertzen da) 1 iz elkar gurutzatzen diren bide bihurgunetsuen sarea, bertatik ateratzea nekeza gertatzen dena.

Minotauroaren labirintoa. Labirintoaren bihotzean, euskaldunok Minotauroarekin jolasean. Labirinto batean harrapatuta gaude.     «Kuskue tanden», 2004 - 109. orr.

Jerusalemeko kaleen labirintoan zehar.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 21. orr.

Metroko labirintoan behin baino gehiagotan aldatu behar dugu geltokiz eta trenez.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 91. orr.

Indultuak, baina, Ministeriotik mezulariaren bitartez igortzen zaizkionak, gehienetan lau edo bost eguneko atzerapenez jasotzen ditu, mezularia Ministerioko labirinto bihurrian ezinbestean galdua ibiltzen denez.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 82. orr.

Itsasoa labirinto arriskutsua bihurtu da balearentzat.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 379. orr.

Barranquilla, [...], taxian zeharkatuta, labirinto urbano kaotikoa iruditu zait.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 51. orr.

Kale estuen labirinto batean sartu eta sarritan aldatu dinat bidea.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 104. orr.

Hura etxe arrunt bateko soto arrunta zen, ez nire irudimen asaldatuak marraztu zuen labirinto arriskuz josia.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 85. orr.

Behin ongi jabetu zenean txosten hartan zetorrenaz, galderaz, dudaz eta kezkaz beteriko labirinto bat zabaldu zitzaion, bat-batean, bere aurrean.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 145. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik labirintiko.

Horregatik sortu du ez buru ez hankarik ez duen labirinto-egitura hori.  Berria - Kultura   2004-01-27

Lorategi maitatu hura, bere labirinto bideekin, bere antzinako urrinarekin eta bere bihurguneetako hostape haiekin.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 134. orr.

Onenak hatz-mamien labirinto itxurako aztarnak eta azkazalen arrastadak dituzten argazki zaharrak dira.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 56. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Mendi-labirinto honetatik irtenez gero. Gauzak okertuz gero, ez nuen ihes egin nahi karrika labirinto guztiz ezezagun batean barrena.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 168. orr.

Gero aire bila irten naiz; ez nuen tren labirinto hartako beroa jasaten.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 165. orr.

Orduan, Marik Martintxo kobazuloan sarrarazi eta barruko tunel-labirintoan barrena upategira eraman zuen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 49. orr.

Goio amaren atzetik, izuturik, berandutuz gero behelainotan galduko zelako beldurrez, hilobi labirinto hartan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 34. orr.

Roma dendaren azpian zabaltzen zen korridore labirinto hartan barrena eskuargien laguntzaz dena miatzen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 113. orr.

Ekonomia-zientzian, Keynesek zioen legez, "sinbolo labirinto alferrikakoa eta handinahia" dagoela.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 21. orr.

Ez zuen jakin posizio labirinto hartan orientatzen eta nazionalen zentinelaren segadan eroria zen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 43. orr.

4 belarriaren barnealdea.

Oso sistema eraginkorra da labirintoa posizio-aldaketa detektatzeko eta, hala, gorputzaren posizioa eta jarrera egonkortuko duten seinaleak bidaltzeko, baina ez da guztiz nahitaezkoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 126. orr.

Batzuetan, labirintoa garunera lotzen duten nerbioak ebakitzen dira eritasuna tratatzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 127. orr.

Praktikan, begietan oinarritzen gara mugimenduari eta azelerazioari buruzko informazioa jasotzeko, labirintoaren aparatu korapilatsuan baino gehiago.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 127. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gezurren labirintoa (9); laborategia eta labirintoa (4)

labirintoan barrena (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus