Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zimitzak eta labezomorroak ihaurri zituzten haien zeldan. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 80. orr.
Ur beroa zen doi-doia, zenbait labezomorroren igerilekua. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 81. orr.
Labezomorroak ateratzen omen dira zulo guztietatik, eta janaria eta funtzionarioen jarrera eta tratua oso txarrak omen dira. Berria - Euskal Herria 2004-09-21
Zer axola guri zeinena den, duintasunik eta kemenik gabeko labezomorroak bagina bezala, oinpean gauzkan hanka? J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 65. orr.
Guztiok mespretxatzen ditugun animaliak; hala nola, arratoiak, usoak eta labezomorroak. Berria - Kultura 2004-11-05
Beraz, labezomorro higuingarrien sindromepean bizi nahi ez baduk, badakik... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 71. orr.
Marakak joz arrakasta lortu nahi duen labezomorro karibearra. Berria - Kultura 2004-11-05
Marta zigarroari geratzen zitzaion labezomorro ttipia metalezko hautsontzian sakatu eta poxpolo batekin zigarro berri bat piztera abiatu zen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 96. orr.
-Eta beste hauek, zer? -esan zion Ronek, labezomorro-nahasturaz beteriko ontzi bat Hermioneren sudurrera hurbilduz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 162. orr.