Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sarritan ISO 9000 ziurtagiria produktuen kalitatea neurtzen duen zigilu edo label bat bailitzan saltzen dute, horrekin zerikusirik ez duen arren. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 175. orr.
Sinistu behar dute euskal idazleak esportagarriak direla eta labela badutela, eta hor dago koxka, ez dutela sinisten. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 220. orr.
AOC labela erdietsi duen Ezpeletako piper zakuño bat. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 174. orr.
AOC, IGP edo "label rouge" bezalako erreferentzia bat lortzea, hori behar beharrezkoa da. Herria 2004-07-29
Zuek ba dituzue hiru label: biologikoa, Idoki eta Ossau-Irati, zergatik? Herria 2001-09-20
Zer da izena? izanari eransten zaion etiketa -barkatu, label- hutsa. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 94. orr.
Umorea, absurdoa, ironia eta gehiegikeria zuen labelak direla esan daiteke? Berria - Kultura 2004-04-28
Estatu Batuek trebaturiko militarrek gizarte mugimenduen aurka Hego Amerikan eginiko zapalkuntza ez da, egia esan, inoiz gelditu, Gerra Hotza bukatuta ere, eta jarraituko dute hura beste label batekin erabiltzen. Berria - Mundua 2004-05-25
Label demokratikoa lortu nahi omen dut horrela idatziz, egitura autonomikoan aurrera egiteko. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 130. orr.
Erromes fidagarriaren "label" horrekin Bideko aterpeetan onartua izanen naiz. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 24. orr.
Eta Kaliforniako piperrak ere ez ziren, oraingoan, hain piperminak; hain gorriak ere ez [...]; dirudienez, label pixka bat galdu dute. Berria - Kultura 2006-04-20
Jakin dugu label eskaera egin duzula. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 131. orr.
Abendutik hona, gainera, aldatu egin dituzte Eusko Label zigilua duten oilasko produktuen etiketak. Berria - Gaiak 2006-02-19
Gaur egun, esaterako, kalitate labelik gabeko haragi gutxi erosi daiteke, ia denek dute zerbait. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 174. orr.
Objektibotasun-labelarekin datorren elikagaia delako, ordea, informazioa gutxieneko arretarik jarri gabe irensten dugu. Pako Aristi «Note book», 2005 - 100. orr.
Eusko Labela lortzeko aurkeztutako 35.000 arkumeetatik 26.000k lortu zuten amaitu berri den kanpainan. Berria - Ekonomia 2004-06-08
Arabako Patataren, Gernikako Piperraren eta Euskal labeleko tomatearen kanpainak. Berria - Ekonomia 2004-05-14
1989an sortu zuen Kalitatearen Euskal Labela Jaurlaritzak. Berria - Ekonomia 2006-01-18
eusko label (5); label demokratikoa (6)
eusko labela (4)