Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

labe 1 iz eraikuntza gehienetan biribila, barnean sua eginez ogia erretzeko, karea edo adrailuak egosteko... erabiltzen dena; zernahi eraikuntza edo barruti, beroaren bidez gauzak edo gaiak berotzeko, egosteko, erretzeko, kiskaltzeko, urtzeko edo eraldatzeko erabiltzen dena.

Gerritik gora biluzik aurkitu zuen frantses-euskalduna, labearen ahoan.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 73. orr.

Labe baten aho-ahoan nengoela iruditu zitzaidan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 239. orr.

Itzal ezak labea, Jada!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 17. orr.

Bero izugarria sumatu zuen, labe batetik ateratako sugar-bufadak jo balu bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 825. orr.

Har ditzagun lurrezko bi ontzi labe berean erretakoak eta pisu berdina dutenak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2750. orr.

Izotz puska bakanak, jitoan ibaian behera, argizaria labe gainean legez urtzen ari ziren.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 445. orr.

Labean erretako oilanda galkatua.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 23. orr.

Karea, labean bere ur guztia galdu ondoren porotsu eta ahul geratzen denez, [...].  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3310. orr.

Harriren bat labean gutxi erreta balego.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3250. orr.

Teilak labean erretzerakoan hartu duen lehortasunarengatik.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3350. orr.

Labore-opariak, nahiz labean erreak nahiz eltzean edo zartaginan prestatuak.  Elizen arteko biblia   Lb 7,9

Zilarra arragoan, urrea labean, gizakia goratzen duenaren ahoan.  Elizen arteko biblia   EsZ 27,21

2 irud/hed

Imajinazinoaren labe gero eta beroagoan iduri lizun bati bertze bat zerraiola.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 479. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Labe elektrikora bere horretan bidaltzeko moduko aleazioa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 111. orr.

Garai hartan etxeko labeetan egiten baitzen asteroko ogia.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 180. orr.

Bilboko beilatokiak ezin izango du ipini hirigunean hilotzak errausteko labea.  Berria - Euskal Herria   2004-04-24

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Labe bafada bero bat igarotzen zen aurpegiaren gainetik, bularra arnasbehartuz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 222. orr.

Suaren beroak sortzen duen lurruna berriro labe-zorura erortzen denean, ikusten da zilarbizi bilakatu dela.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3450. orr.

Badirudi kale arteko gerizpeetatik ez duela inork irten nahi, labe-kaleotan ez duela inork ibili nahi.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 25. orr.

Gozo-denda batetik labe-ezti usain epela zetorren.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 12. orr.

Labe-etxola ostean ezkutaturik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 111. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ogi-labe berri bat asmatu dute, egur gutiago erretzen duena.  Herria   2001-01-11

Okin-labeetarako isats landare ihartuak etengabe zapaltzen genituelarik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 245. orr.

Baratze ugari zeuden, etxaldeek lupulu-labeak eta aletegiak, eta angioak eta ukuiluak zituzten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 17. orr.

Urrats batzuk beheiti eginda kisu labe gainera inguratu da Joxe.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 117. orr.

Egun hortan Angeluko Herriko Etxean bilkura publikoa antolatzen du administrazioak Itsuaren zubiko lohi labe proiektuaz.  Herria   2003-06-26

BAM hiri elkargoak 7,8 milioi euro berexiak ditu Bacheforez-eko ondarkin labe eta gunearen garbitzeko.  Herria   2004-01-29

Lokomotora labe batek su lamazko erauntsi bat jaurtitzen dizu sabelera.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 55. orr.

Gelak harrikatzaz eta egur-labeaz berotzen dira.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 79. orr.

Eguzkia energia-labe ikaragarri bat dugu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 151. orr.

6 errauste (23 agerraldi, liburu 1 eta 3 artikulutan] /errausketa [26 agerraldi, 3 liburu eta 5 artikulutan) labe hilotzak errasuteko labea.

Beilatokian errauste labea egitea ez dute nahi, kutsatzen duelako.  Berria - Euskal Herria   2004-04-14

Baionako hileta elizkizunak ez bezala, familia giroan egin zen Manex Goihenetxe zenaren gorpuaren erraustea, atzo arratsaldean, 16:00etan, Errenteriako Zentolen Berri errauste labean.  Berria - Kultura   2004-05-08

Bilboko Ehorztetxeak errausketa-labea eraiki nahi du hiriburuan.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

· (kontzentrazio esparruetan) Ijitoak eta, batez ere, juduak gas-ganbera eta errauste-labeetara bidali zituzten.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 12. orr.

Hango tximinia ez zen larru-fabrika, ezpada "krematorioa", errausketa-labe baten tximinia alegia.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 112. orr.

Deportatu gehienak bezala zuzenean gasa eman [...] eta erre izan dira errausketa-labeetan.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 61. orr.

7 labe garai pl burdin oxidoa burdina bihurtzen den labea, dorre itxurakoa.

Burdina zirinez gorritutako moilak pasatuta, labe garaietako itzal erraldoiek iragarri zieten Sestaora heltzekotan zirela.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 163. orr.

Nahiz bere labe garaian urtzen duen herdoileriaren eros prezioa azkarki hupatu zaion, EDF-ak apaldu dio elektrika indarraren prezioa.  Herria   2003-02-27

Bizkaiko labe garaietako langilea naiz ni.  Berria - Ekonomia   2006-02-02

Granitoa Berrocal eta Villalbatik, burdina eta Bessemer altzairua Bilboko Labe Garaietatik.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 164. orr.

Baserritik labe garaietarako bidean non galdu zen euskara?  Berria - Euskal Herria   2004-11-03

8 mikrouhin labe maiztasun apaleko uhin elektromagnetikoak erabiltzen dituen labea, janariak berotzeko erabiltzen dena.

Zartaginean edo mikrouhin labean egin daitezke hanburgerrak.  Berria - Harian   2005-08-21

Florenek bi baso esne atera ditu mikrouhin labetik.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 23. orr.

Basoak ardoz bete bitartean, mikrouhin-labe batek bere marmaria entzunarazi zigun sukaldetik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 330. orr.

Mikrouhin labeek, esaterako, kontsumitzen duten argindarraren %40 erloju digitalean joaten da.  Berria - Gaiak   2006-02-01

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus