Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
labari iz itsasontzietan, labeaz arduratzen den pertsona.
Sortida egin baino ordu bete lehenago ontziratzen zen hura beti, bezperan dena prest utzitakoa berriro ikuskatzen, labariarekin. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 60. orr.
Armadoreek eta gobernadore zibilak lema eramanen duten Itsasoaren Kontseilua izeneko batzordean hiru ordezkari hautatzeko, lehorrekoek eta saregileek bat, motoristek eta labariek beste bat, arrantzaleek azkena. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 62. orr.
Labariak paneletara behatzen zuen, kokotsa bularrean iltzatuta. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 79. orr.