Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pasaian kanpo portua egiteak itsas hondoari eta Jaizkibel mendiko labarrei eraginen lieke. Berria - Euskal Herria 2006-01-29
Oraino haratago, itsasertzean, Labar ugariko itsasbazter malkartsuan zehar. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 22. orr.
Eraikinaren atzean, itsas aparra joka entzuten zen labarreko harkaitzen kontra. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 80. orr.
Labarretako zuloetan ezkutatuko gaituk. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 212. orr.
Labarren gainean bizi naiz, biziki maite ditut Entretat-eko labar hauek. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 386. orr.
Ez non eta ez han, Ramsay andrea labar ertzeko bidatxur haiekin gogoratu zen. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 70. orr.
Labar gaineko mandabidea hartuta. Labar artetik itsasertzeraino jaitsi ginen, ilgora formako hondartza txiki batera. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 92. orr.
Mikel itsasertzera hurbildu zen, bere burua labarretatik behera botatzeko asmoarekin. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 74. orr.
Ogoñoko labar iluna Elantxoben; eta azkenean Matxitxako lurmuturra. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 129. orr.
Itsasoa labar ilunak astintzen ikusiko duzu istriborreko bandan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 200. orr.
Izarteko labar zutaren erditsuko koska hartan ni oinutsik paraturik, bitan banatzen zitzaidan mundua: aurrealdean, itsasoa neukan; eta atzealdean, harri berdaxkazko horma hotz ikaragarria. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 150. orr.
Priongo mendiaren eta labar garai malkortsu baten artean, han ageri zen, Kaistroaren urertzean, Artemisen tenplu itzela. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 33. orr.
Basalto beltzezko labar ikaragarriak. Berria - Kultura 2006-01-14
Hantxe beren aurrean aurrez aurre, kareharrizko labar bat zeukaten, hogei bat metroko altuerako faila ikaragarri batez zulatua. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 443. orr.
Olatuen aparrak bere gailur zuri beldurgarria labar harrien gainetik gora altxatzen zuenean. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 59. orr.
Mareajea beheratutakoan baino ez zitekeen iritsi labar-muturraz haratago zeuden leize zuloetaraino. Koldo Izagirre «Vladimir», 2003 - 15. orr.
Labar zerrenda gris bat, zerumugaren alde oso bat hartzen zuena. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 134. orr.
Mane-Porte-n eserita nengoen, bada, itsasoan barrena urrats bat egiten duen labar-hanka erraldoi horren gainean. Labar pinturen erreprodukzioak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 392. orr.
Denbora bi adarretan irekitzen da labar-herrixka hau ez ukitzeko, godoen garaietatik berdin-berdin dago. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 96. orr.
Oraingoan "Lorentziyo-ene" eta "Tturko" baserriak eskuineko gure aurreko muino-labarrean ageri, Loiolako zubia laga, eta "Errotaberri" ondoko belazean eseri ginen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 58. orr.
Bere oinarritik itsasorantz konkortzen den harkaitz-labarraren gailur ikaragarrira. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 55. orr.
Mendiak erori egingo dira, harkaitz-labarrak amildu eta harresi guztiek lur joko. Elizen arteko biblia Ez 38,20
labarrean behera (5); labarrean gora (3)
labarren kontra (4)